Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ireki du izen-ematea Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioak.

Apirilaren 2tik 5era, film laburrez beteko da Aretxabaleta. Jaialdiko hiru sailetara lanak aurkezteko epea otsailaren 15era bitarte egongo da zabalik. 

$titulo.getData()


Apirilaren 2tik 5era, film laburrez beteko da Aretxabaleta. Jaialdiko hiru sailetara lanak aurkezteko epea otsailaren 15era bitarte egongo da zabalik.

PostHeaderIcon HUHEZINEMAren hamabigarren edizioa martxan da.

2019ko apirilaren 2tik 5era egingo da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Film laburren jaialdi batek ezinbestean behar ditu film laburrak, eta beraz, jaialdiko hiru sailetara lanak aurkezteko epea ireki da.

 (id: 3227897)T

PostHeaderIcon Euspot lehiaketa: urtetik urtera, markak hausten.

Bihar, eguena, egingo dute Arkupe kultura etxean, 19:00etan, Iban Garcia youtuber-ak eta Ana Goitia instagramer-ak aurkeztuko duten eta umoretik joko duen ekitaldia; guztiontzako zabalik dago, eta sariak banatu ondoren, luntxa egingo dute.

PostHeaderIcon Huhezinema sariak banatu dira Aretxabaletan.

Aurkezleek gogo handiz hasi dute azken eguneko emanaldia. HUHEZI fakultateari eta aurtengo antolatzaile taldeari Huhezinema bezalako jaialdiak hasiberri eta ez hasiberriak direnei eskerrak emanez, Sail Ofizialeko film laburren proiekzioei eman zaie hasiera, hura bi blokeetan bananduz.

Lehenengo blokean honako film laburrak proiektatu dira: Tarde para el recreo (Pablo Malo), Kreba (Oiera Fuertes), La Petite Mort (Ana González eta Andrea Landaluce), Plagan (Koldo Almandoz) eta Aprieta pero raramente ahoga (David Pérez Sañudo).

PostHeaderIcon Abian da Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa.

Martxoaren 21etik 23ra, film laburrez beteko da Aretxabaleta. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute Euskal Film Laburren Jaialdia.

$titulo.getData()

PostHeaderIcon Mundukide saria, 11. Huhezinema jaialdiko berrikuntzetako bat.

Martxoaren 21, 22 eta 23an zehar ospatuko den Huhezinema, Euskal Film Laburren 11. Jaialdian, aurkeztutako film laburren artean,  Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du Mundukide Fundazioak. Saria 700 eurotakoa izango da. 

PostHeaderIcon Huhezinemaren 11. edizioan film laburrak bidaltzeko epea irekita!

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa ospatuko da aurten, 2018eko

PostHeaderIcon Huhezinemako Mundukide saria aurkeztuko dute bihar eta ikastaroa egin.

Giza eskubideak eta justizia soziala egokien jasota dituen film labur onena sarituko du Mundukide Fundazioak martxoaren 21etik 23ra egingo den Huhezineman, Euskal film laburren 11. jaialdian hain zuzen ere. Sari hori aurkeztuko dute bihar, abenduak 13, MUko Ikus-entzunezko fakultatean (13:00), eta jarraian, masterclassa eskainiko du Asier Urbieta zinemagileak.

PostHeaderIcon Hamaikagarren Huhezinema hasi da motorrak berotzen.

2018ko martxoaren 21etik 23ra bitartean egingo den Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdirako kartel bila hasi dira eta horretarako lehiaketa deitu dute. Urtarrilaren 12a izango da lanak aurkezteko azken eguna eta 200 euro eta euskal produktuen saskia jasoko ditu irabazleak.

PostHeaderIcon Hirugarren urtez jarrian, fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleek irabazi dute Kameratoia rallya.

Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 3. mailako Mikel Irazusta, Unai Portilla eta Haizea Azpilikueta ikasleek irabazi dute 2017ko Kameratoia Euskal Herriko ikus-entzunezkoen Rallya. Aurtengoa da hirugarren aldia, jarraian, Mondragon Unibertsitateko ikasleek irabazten dutela lehiaketa horretako sari nagusia. Aurten, 13 taldek bete dituzte lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg