Unai Portilla Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleak irabazi du 2017ko Euspot lehiaketa.
Unai Portilla Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 2. mailako ikasleak irabazi du sari nagusia Euspot euskarazko spot lehiaketan. MUko ikasleek egindako spot oneraren saria, aldiz, Nora Latatu eta Danel Goikoetxea, gradu bereko 3. mailako ikasleek eskuratu dute. Sari banaketa ekitaldia egin zen pasa den ostegunean, hilaren 11n, Aretxaletako Arkupe aretoan.
Euspot 2017 lehiaketak markak hautsi ditu.
Unai Portillak egindako lanak eskuratu du aurtengo sari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiak Aretxabaletako Udalarekin, Mondragon Unibertsitatearekin, Arizmendi Ikastolarekin eta Arteman enpresarekin batera antolatutako spoten sariketan.
Komunikaldia jardunaldian kirola, komunikabideak eta generoa aztergai.
Amaitu da Huhezinema jaialdiaren hamargarren edizioa.
Gaur, martxoak 31, amaitu da Huhezinema jaialdiaren hamargarren edizioa. Urteurren borobilari amaiera borobila eman diote, izan ere, sari banaketa ekitaldian argi geratu denez, gutxienez beste hamar urte egiteko prest dago euskal film laburren jaialdia. Beti bezperako koplak piezak eraman du sari nagusia, Goiena saria.
AIC kalitate ziurtagiria lortu du Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak.
Ziurtagiri horrekin Espainiako Asociación de la Industria del Cortometraje (AIC) erakundeak aitortu nahi izan du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikaslek antolatzen duten lehiaketak egin duen 10 urteko ibilbide ona. Jaialdiak gaur emango da jakitera aurtengo edizioko iragazleen izenak. Sari banaketa ekitaldia egingo ute, 20:00etan, Aretxabaletako Arkupe aretoan.
Berrikuntza askorekin egingo dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, martxoaren 29tik 31ra
Martxoaren 29, 30 eta 31 egingo dute, Aretxabaletako Arkupe Kultur-Etxean, Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10. edizioa. Ohiko lehiaketa eta proiekzio gain, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen duten jaialdiak berrikuntza asko izango ditu oraingo edizioan.
Hamargarren Huhezinemaren jaialdi arrakastatsua.
Euskal Herriko 97 film labur jaso dituzte aurtengo Huhezinema, Euskal Film Laburren jaialdian. Hamargarren edizioa da honako hori, eta hautatutako filmak, martxoaren 29tik 31a bitartean proiektatuko dituzte Aretxabaletako Arkupeko zinema aretoan.
Ikasle talde batek egindako "Leihotik" film laburra estreinatuko dute Donostiako Trueba zineman.
Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasle talde batek egindako Leihoak film laburra aukeratu dute Kresala Zineklubean proiektatzeko. Emanaldia egingo dute, martxoaren 20an, 19:30etan, Donostiako Trueba zineman.
Koop Fabrika programa lehen urratsak ematen.
Ekonomia eredu justuago eta jasangarriago bat sustatzeko formazioa programa da. Ekintzaileei, euren jarduna profesionalizatzea nahi duten elkarteei edo enpresa baten barruan proiektu berriak abiatu nahi dituztenei dago zuzenduta, eta aurten lehendabzikoz Gipuzkoako hiru eskualdetan garatuko da.
Euspot lehiaketa aurkeztu dute gaur.
Seigarren euskarazko spot lehiaketa, Euspot, aurkeztu dute gaur, otsailak 8, Donostian, Aniztasunak aberastu egiten gaitu leloarekin. Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Mikel Irizar, Aretxabaletako alkate Unai Elkoro, MUko ordezkari Goio Arana eta Arizmendi ikastolako eta Artemaneko ordezkariak elkartu dira.