Erakundeetako ordezkariek aurkeztu dituzte Gradu Bukaera Lanetan egiteko proiektu proposamenak Ikus-entzunezko ikasleen aurrean.
Erakunde eta enpresa desberdinetako ordezkariak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera etorri dira Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen aurrean euren Gradu Bukaerako Lanen (GBL) proposamenak aurkeztera. Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, 4. mailako ikasleek aukera izan dute ezagutzeko enpresa eta erakundeek, ikasleekin elkarlanean, aurtengo ikasturtean egin nahi dituzten Gradu Bukaerako Lanak.
Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek Gradu Bukaerako Lanak aurkeztuko dituzte erakundeen ordezkarien aurrean
Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko laugarren mailako ikasleek euren Gradu Bukaerako Lanak (GBL) aurkeztuko dituzte enpresa era erakundeetako ordezkarien aurrean, ostiralean, ekainaren 19an, Aretxabaletako campusean egingo den ekitaldi akademiko irekian. Ekitaldia baliatuko da banatzeko Kimu Berri sariak.
2015-2016 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko lan-poltsa ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak
2015-2016 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko, lan-poltsa ireki du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.
Ezinbesteko baldintzak:
- Gutxienez hiru urteko eskarmentua izatea Hezkuntza arautuan.
- EGA tituluduna izatea.
- Lizentziatua/graduatua eta graduondoa izatea edo doktorea.
- Lehenetsiko da doktore izatea.
- Atzerriko hizkuntzetan gaitasuna izatea.
Arloak:
“Errespetuaren bidea” spota izan da Euspot 2015 lehiaketako irabazlea.
Arizmendik eraikuntzarekin lotutako jardunaldia eta ikastaroa antolatu ditu.
Gaur egun gure bizitzaren ehuneko laurogeia eraikin baten barruan pasatzen dugu. Ondorioz, eraikinak zerikusi handia du gure osasunean.
Huhezinema film laburren jaialdiak baditu irabazleak.
Huhezinema, VIII. euskal film laburren jaialdiak baditu irabazleak. Pasa den ostegunean banatu ziren Aretxabaletako Arkupe kultura etxean.
Kale-emanaldi batekin hasiko da ilunkaran Huhezinema.
Huhezikoek prest dute guztia Euskal Film Laburren Jaialdirako. Eguenera bitartean, emankizunak eta lehiaketa egingo dituzte Arkupen eta Orly tabernan. Hasteko, gaur 21:00etan emanaldi ireki berezia egongo da plazan, Sail Ofizialeko finaletik kanpo geratu diren lanekin.
Apirilaren 28tik 30era, 111 film labur lehiatuko dira Huhezinemaren 8. edizioan.
111 film labur lehiatuko dira, apirilaren 28 eta 30a bitartean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateetako Ikus-entzunezko Komunikazioko 4. mailako ikasleek antolatzen duten Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdian.
HUHEZINEMA sartu da azken txanpan.
Huhezinemako ikasle-antolatzaile taldeak film baten grabaketa eta erleen lan egiteko modua alderatu ditu, talde-lana abiapuntu bezala erabiliz.
MUtelebistak Komunikaldia 2015 buruzko erreportajea igorri du.
Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien fakultateak (HUHEZI) hamargarrengoz antolatu zituen Komunikaldia izeneko jardunaldiak.
Aurtengo gaia ondorengoa izan zen: Porrota, arrakastaren ernamuina. Gai honekin ekintzailetasunari aupada eman nahi zeun HUHEZIk.
Lotura honen bitartez, MUtelebistaren erreportajea ikus dezakezu…:
http://mukom.mondragon.edu/mutb/emanaldiak/166-komunikaldia-2015/