Inicio de sesión

PostHeaderIcon 2015-2016 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko lan-poltsa ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

2015-2016 ikasturtean Hezkuntzan eskolak emateko, lan-poltsa ireki du MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. 

Ezinbesteko baldintzak:

  • Gutxienez hiru urteko eskarmentua izatea Hezkuntza arautuan.
  • EGA tituluduna izatea.
  • Lizentziatua/graduatua eta graduondoa izatea edo doktorea.
  • Lehenetsiko da doktore izatea.
  • Atzerriko hizkuntzetan gaitasuna izatea.

Arloak:

  • Haur Hezkuntzaren alderdi psikopedagogikoak eta didaktikoak.
  • Atzerriko hizkuntzaren didaktika.
  • Hezkuntza berrikuntza.
  • Gizarte Zientzien didaktika.
  • Heziketa Berezia.
  • Teknologia arloa.

Interesatuek bidali curriculuma 2015eko ekainaren 11 baino lehenago, ondoko helbidera: curriculumak.huhezi@mondragon.edu

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg