Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ainara Menoyo eta Elena Canas ikasle ohien "Maitia nun zira?" lanak irabazi du Eusko Ikaskuntza-Baionako Herriko Etxearen bideo-dokumental saria.

Ainara Menoyo eta Elena Canas MONDRAGON UNIBERTSITATEko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle ohiek irabazi dute, Maitia nun zira? dokumentalarekin, Eusko Ikaskuntza-Baionako Herriko Etxearen bideo-dokumental saria. Lan irabazlea da bi ikasle ohi horien iazko ikasturteko Gradu Bukaera Lana (GBL).

Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak iaz egin zion Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateari proposamena egiteko elkarrekin Gradu Bukaera Lan bat. Proiektuaren jatorrian dago 2014 urtean, EKEk jakin izan zuela Berlingo Etnologia Museoaren eta Humbold unibertsitatean bazirela antzinako euskarazko soinu grabazio interesgarri batzuk. Soinu dokumentu horien balio handia ikusita, EKEk proposatu zuen MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleek egokitzea grabaziok ikus-entzunezko formatura.

Menoyok eta Canasek egindako dokumental sarituak biltzen ditu Gerra Handiaren ostean, Alemaniako preso-esparruetan zeuden euskal preso batzuk grabatutako abestiak eta grabazio bitxi horien historia. Izan ere, 1915-1918 urte bitartean, Prusiako Komisio Fonografikoak grabatu egin zituen Alemaniako preso-esparruetan zeuden zenbait preso kantuan; preso horien artean, batzuk euskalduna ziren. 

Maitia nun zira? dokumentala (22 minutu):

Ainara Menoyo eta Elena Canas ikasle ohien "Maitia nun zira?" lanak irabazi du Eusko Ikaskuntza-Baionako Herriko Etxearen bideo-dokumental saria

Ezkerretik eskubira, Ainara Menoyo eta Elena Canas, iaz, GBLaren aurkezpen publikoa egin zuten egunean.


Iturria:mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg