Inicio de sesión

PostHeaderIcon Apirilaren 28tik 30era, 111 film labur lehiatuko dira Huhezinemaren 8. edizioan.

111 film labur lehiatuko dira, apirilaren 28 eta 30a bitartean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateetako Ikus-entzunezko Komunikazioko 4. mailako ikasleek antolatzen duten Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdian. Zortzigarren edizio honetan, 86 film labur aurkeztu dira Sail Ofizialera (horietatik 10 sailkatu dira finalerako); 13 lan, MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleen lehiaketara, eta, azkenik, 12 film labur Basque Culinary Center lehiaketara. Aretxabaletako Arkupe kultura etxean apirilaren 30ean egingo den ekitaldian 4.000 eurotik gora banatuko dira saritan.

Aukeratutako filmen proiekzioak eta lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean egingo dira, eta sarrera libre izango dute.

Aurtengo edizioko epaimahaikideak izango dira: Lara Izagirre zine zuzendaria, Pello Gutierrez zinegilea eta produktorea eta Ines Intxausti kazetaria eta Zinebi zine jaialdiko kidea. 

Egitaraua

Apirilak 28, asteartea

  • 21:00-22:00 Kalejira arratsaldean eta ordu beteko emanaldia Aretxabaletako Herriko Plazan.

Apirilak 29, asteazkena. (Aretxabaletako Arkupe kultur etxean)

  • 10:00-13:00 BCC eta MUko Ikasleen Lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia (10 minutuko bi etenaldi).
  • 16:00-18:00 Gorka Cornejoren hitzaldia: Musika zineman.

Apirilak 30, osteguna. (Aretxabaletako Arkupe kultur etxean)

  • 17:00-20:00 Finalisten emanaldia (10 minutuko etenaldia).
  • 20:00-20:30 Sari Banaketa.
  • 21:00- 22:00 Luntxa Ausolan enpresaren eskutik. (Orly tabernan).
  • 22:00- 23:30 Kontzertua: Los Galerna. (Orly tabernan)

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg