Inicio de sesión

PostHeaderIcon Aurkeztu da Euspot lehiaketaren bederatzigarren edizioa: “Zer dago janzten dugunaren atzean?”

Aurtego Euspot lehiaketak moda azkarraren eta neurri gabeko kontsumoaren inguruan hausnartu nahi du. 

$titulo.getData()


Aurtengo Euspot Euskarazko Spot Lehiaketan kontzientziazio kanpaina baterako spota sortu beharko da, moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak ikusarazteko: lan esplotazioa, produktu toxikoen erabilera, osasun arazoak, besteak beste.

Erosten dugunaren kontzientzia hartzea, arropa merkea modu konpultsiboan erosteak dakartzan ondorioez hausnarketa egitea eta baita kontsumismo mota horrek gure eguneroko hizkuntza ohituretan duen eragina ikusaraztea.

Euspot lehiaketaren bederatzigarren edizio honetan, 2.550 euro egongo dira jokoan, tartean, Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako spotik onenaren 500 euroko saria. Maiatzaren 13ra arte dago aukera 20-30 segundo arteko spotak bidaltzeko.

Euspo lehiaketaren antolaketan lau erakunden hartzen dute parte: Aretxabaletako Udalak, Arteman Komunikazioak, Arizmendi Ikastolak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg