Brokante Teknologikoaren bigarren edizioa badator!
MONDRAGONeko BAC jarduera esparruaren barruan datorren otsailaren 5ean Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko ekitaldi aretoan Brokante Teknologikoaren bigarren edizioa egingo da.
Ekimenaren interesaren jatorria egiaztapen bat da, hau da, baliabide ekonomikorik ez dagoelako, enpresa estrategiarekin bat etortzerik ez dagoelako, komertzializatzeko kanalik ez dagoelako…, gure enpresa eta teknologia zentroetan hainbat proiektu etenda izatea, eta horiek gauzatu ez diren negozio aukeren stocka osatzen dute. MONDRAGONen BACek uste du lozorrotutako aukeren meta horri bigarren aukera bat eman behar zaiela.
Laburbilduta, Brokante Teknologikoaren bigarren edizioa topagunea izango da, negozio berriak plazaratu ahal izateko behar osagarriak dituzten enpresen eta erakundeen arteko hitzarmenetara zuzendua. Ondorioz Brokante Teknologikoaren 2. edizioko parte hartzaileen profila izango da aktiboen hornitzaile izatea edo bazkide potentziala enpresa ekimenak abiarazteko.
Aipatu bezala, Brokante Teknologikoaren 2. edizioa 2015eko otsailaren 5ean garatuko da goizeko 9:00etatik aurrera eta egun erdiko iraupena izango du. Ekitaldiari luntx batekin emango dioku amaiera, parte hartzaileen arteko harremanak errazteko asmoz.
Elkarlanaren bitartez enpresa proiektu berriak sustatzeko interesa duten pertsona guztientzat dago zabalik Brokante Teknologikoaren 2. edizioa. Parte hartzeko izena eman behar da, telefonoz (943082215) edo e-postaz (mondragon-cp@mondragoncorporation.com).