Dena prest martxoaren 9an egingo den Komunikaldia jardunaldiaren 11. edizioarako.
Dena prest dago martxoaren 9an egingo den Komunikaldia jardunaldiaren 11. edizioarako. "Nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" izenpean, ikus-entzunezko komunikazio esparruko profesionalek eta ikasle ohiek partekatuko dituzte bizi izandako lan esperientziak. Jardunaldia egingo da Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean; ekitaldi irekia da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du Komunikaldia.
Aurtengo edizioaren helburua da ikus-entzunezkoan arloan dauden aterabide profesionalen gainean hausnartzea eta bertatik bertara ezagutzea arlo horretako profesionalek eta ikasle ohiek izandako bizipenak.
EGITARAUA
- 09:15-09:30 Aurkezpena eta ongietorria Bixente Atxa (MONDRAGON UNIBERTSITATEko errektorea).
- 09:30-10:00 Leire Apellaniz (Sr. & Sra. ekoiztetxeko partaidea).
- 10:00-10:30 Usoa Urbieta (Zinema aretoetako programatzailea).
- 10:30-11:00 Iñaki Gomez (Irusoin ekoiztetxeko Zuzendaritzako partaidea).
- 11:00-11:30 Atsedena.
- Fakultateko ikasle ohien testigantzak:
- 11:30-12:00 Mikel Alvarez (Katihotsak-eko kidea).
- 12:00-12:30 Kepa Matxain (Hiru Damatxo-ko partaidea).
- 12:30-13:00 Lander Iruin (Kazetaria).
- 13:00-13:30 Galderen txanda.
Ekitaldia irekia eta doakoa da baina, parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da; bi modu daude horretarako:
- Posta elektronikoa: harrera.huhezi@mondragon.edu
- Telefonoa: 943 71 41 57
Iturria:mondragon.edu