Inicio de sesión

PostHeaderIcon EDIT Video Challenge 2016 lehiaketan parte hartu dute Ikus-entzunezko eta Hezkuntza graduetako ikasleek.

Aurten ere, Ikus-entzunezko eta Hezkuntza graduetako ikasleek parte hartu dute nazioarteko EDIT Video Challenge 2016 lehiaketan. Gradu desberdinetako ikasleek osatutako taldetan, edizio honetako erronka izan da hezkuntzaren inguruko bideo pedagogikoak egitea 48 ordutan. Gaur, hilak 29, streaming bidez emandako ekitaldian eman dituzte jakitera lehiaketako irabazleen izenak. 

EDIT Video Challenge nazioarteko proiektu bat da, eta aurten bigarrengoz parte hartu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek. Fakultateko ikasleekin ibili dira lehian Finlandia, Eskozia, Alemania, Errumania eta Austriako gazteak. Hala, pasa den astean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza graduko 1. mailako ikasleak eta Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 2. mailako ikasleak elkarlanean aritu dira hezkuntzari buruzko bideo laburrak egiten.

Irabazleen izenak eman dira jakitera streaming egindako ekitaldian. Ekitaldi horretan, Europa osoko fakultateak konektatzen dira eta egiten dituzte aldi bereko aurkezpenak.

Iturria:mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg