Ekintzaile-zaletasuna izan dute mintzagai Mondragon Taldeko kideek
Pasa den asteartean, urriak 11, Business Acceleration Centerrek antolatutako ekintzen barruan Aretxabaletako Otalora jauregian bildu ziren. Leku eta enpresa guztietatik etorritako 46 pertsonek hartu zuten parte jardunaldian.
Pasa den asteartean, urriak 11, Mondragon Taldeko kideak Aretxabaletako Otalora jauregian bildu ziren. Bertan leku eta enpresa ezberdinetako 46 pertsonek bilera egin, eta ekintzaile-zaletasuna izan zuten mintzagai.
Jardunaldi hau Mondragon Taldeko Business Acceleration Centerrek (BAC) antolatutako ekintzen barruan kokatzen da, eta negozio berrien gaineko esperientziak partekatzeaz gain, ekintzaile-zaletasunaren esparruan Korporazioak dituen errokak zehaztea era izan zuen helburu. Era berean, ekintzaile-zaletasuna sustatzeko beharrezkoak diren estrategiak ere izan zituzten eztabaidagai.
Testuinguru honetan, Mondragon Taldeko Berrikuntza, Promozio eta Ezagutza alorreko presidenteordea den Javier Sotilek “Ekintzaile-zaletasunaren sustaketa Mondragon Taldeko Transformazio Estrategiaren barruan” titulupean jardun zuen. Era berean, ekintzaile-zaletasunaren esparruan lan egiten duten Mondragon Taldeko hainbat zentroek ere euren esperientziak plazaratu zituzten. Fagor Ederlan, Kimu-Berri, Eroski edota Saiolan izan ziren horietako batzuk.
"Dreamworks" delako jardunaldian bildutakoak
Bestetik, “Kooperatiben esparruan ekintzaile-zaletasuna sustatzeko estrategiak” goiburupean, parte hartzaileek ekintzaile-zaletasuna kooperatiben kudeaketa estrategien barnean kokatzeko moduko gaiak eztabaidatu zituzten. Enpresa-kultura eta ekintzaile-zaletasunaren arteko harremana, ekintzaileen heziketa eta promozioa, edota ekintzaile-zaletasunaren finantziazioa izan ziren eztabaidatu zituzten gaietako batzuk.
Azkenik, “Ekintzaile-zaletasun zentroen arteko lankidetza-aukerak” izan zituzten mintzagai Aretxabaleta Otalora jauregian bildutakoek. Puntu honetan negozio berrientzako eremuak, ekintzaile-zaletasuna Mondragon Taldeko Zientzia eta Teknologia Sistemarekin lotzeko aukerak, edota proiektuen promozioaren gainean jardun zuten.
Ondorioak
“Saio honetan plazaratutako proposamen eta iniziatibak Mondragon Taldean ekintzaile-zaletasuna sustatzeko beharrekoa den bidai orria zehazteko baliagarriak izan daitezke”, adierazi dute jardunaldi honen arduradunek. Era beran, bertan bildutakoek Mondragon Taldeko ikuspuntu berria gauzatzeko, Korporazioko oinarrien eraldaketa proposatzen duena, “beharrezkotzat” jo dute ekintzaile-zaletasunaren intentsitatean “jauzi kualitatiboa” ematea.
Iturria: MONDRABERRI.com