Inicio de sesión

PostHeaderIcon Erakundeetako ordezkariek aurkeztu dituzte Gradu Bukaera Lanetan egiteko proiektu proposamenak Ikus-entzunezko ikasleen aurrean.

Erakunde eta enpresa desberdinetako ordezkariak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera etorri dira Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen aurrean euren Gradu Bukaerako Lanen (GBL) proposamenak aurkeztera. Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, 4. mailako ikasleek aukera izan dute ezagutzeko enpresa eta erakundeek, ikasleekin elkarlanean, aurtengo ikasturtean egin nahi dituzten Gradu Bukaerako Lanak.

Hurrengo urratsak ikasleek eurek emango dituzte, hain zuzen ere, gaur entzundako proiektuak baloratu eta preferentziaren arabera zerrendatuta aurkeztu beharko dutelako. Ondoren, abenduaren 1ean, euren gustukoen proiektuaren defentsa egin beharko dute ikasle eta tutoreen aurrean. Geroago, abenduaren 11n, proiektuen behin betiko esleipena egingo da. 

Ikasturte honetan, 17 proiektu egingo dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek. Beste bantzuren artean, hurrengo erakundeek aurkeztu dituzte proiektu proposamenak gaurko ekitaldian: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Laboral Kutxa, Fagor Arrasate, Arizmendi Ikastola, Debagoieneko Mankomunitatea, Aramaioko Udala, Udalbiltza, Legazpiko Haztegi ikastola, Anboto komunikazio taldea.

Aurkezpen ekitaldiaren argazki galeria.

Iturria: MONDRAGON.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg