Euskal Herriko 16 erakundek aurkeztu dituzte proposamenak ikus-entzunezko Gradu Bukaerako Lanak egiteko.
Euskal Herri osotik etorritako 16 erakundek aurkeztu dituzte euren proposamenak egiteko Gradu Bukaerako Lanak (GBL) fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleekin batera. Aurkezpen ekitaldia egin zen pasa den ostiralean, hilak 4, Aretxabaletako campusean. Ikus-entzunezko graduko ikasleen aurrean proposamenak egin aurretik, Euskal Herriko Ipar zein Hegoaldetik etorritako ordezkariek formazio bat jaso zuten Design Thinking metodologiari buruzkoa.
2016-2017 ikasturtean egiteko proposamenen artean daude, esaterako, ikus-entzunezkoen errealizazioak, komunikazio planak, bideoen ekoizpenak eta irudi korporatiboen azterketak. Aurten proiektuak egitea eskatu duten enpresa eta erakundeen artean daude, beste batzuen artean, Orbea, Fagor Arrasate, Ulma, Elkar Hezitzen, Debagoieneko Mankomunitatea eta Anai Artea elkartea. Oraingo ikasturtean gainera, ikasleek aukera izango dute bi GBL atzerrian egiteko.
Hurrengo urratsean, ikasleek, taldeka, aukeratu beharko dute eskainitakoen artean euren gustukoenak, eta euren hautagaitzaren defentsa egin erakundeen ordezkarien aurrean.
2017ko otsailean hasiko dira Ikus-entzunezko 4. mailako ikasleak GBLak egiten, eta ondo bidean, ekainaren 16rako bukatuko dituzte lanak.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea urteak darama Gradu Bukaerako Lanak elkarlanean egiten Euskal Herriko zein kanpoko eskola, erakunde eta enpresekin.
Iturria:mondragon.edu