'Ezagutzera nator!' izeneko telebista saioa ekoitzi dute Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek Goienarekin batera.
Ezagutzera nator! izeneko telebista saio ekoitzi dute Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek. Goiena telebistaren elkarlanean egindako saioak 9 atal ditu eta atal bakoitzean landuko dute Debagoieneko herri bat. Ikasleak lau laguneko taldetan antolatu dira 25 minutuko saioak egiteko.
Goienaren laguntzarekin, eta hiru astean zehar, ikasleek egin dute telebista saio osoaren ekoizpena: aurreproduzkia, gidoia, grabazioa, diseinu grafikoa, aurkezpen lanak, promozioa... Ezagutzera nator! saioaren helburua da, modu informal batean, Debagoineko herriak ezagutzera ematera, betiere, kanpotar baten ikuspuntutik. Horretarako, ikasleek elkarrizketatu dituzten herrietako pertsonaia ezagunak eta erakutsi dituzte herri bakoitzeko bazter eta txoko bitxienak.
Saioaren lehenengo atala, hain zuzen ere Aramaio herriari dagokiona, antenaratu zuten otsailaren 19an. Hurrengo atalak botako dituzte Goiena telebistan zortzi ostegun jarraietan, gaueko 22:00etan hasita. Behin telebistan botata, asmoa da Interneten ere ikusgai jartzea atalak.
- Ezagutzera nator! saioaren grabazioan egindako argazki sorta.
- Iturria: mondragon.edu