Hezkuntzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduetako ikasleek elkarrekin hartuko dute parte EDITen, Europako bideo jaialdian
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko gradu desberdinetako ikasleek elkarrekin hartuko dute parte Europa mailako EDIT Educational Video Challenge jaialdian. Abenduaren 1ean, hezkuntzari buruzko lau minutuko bideoak egin beharko dituzte lehen mailako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetako ikasleek eta bigarren mailako Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek.
Ikasleak arituko dira bideoak egiten 12 lagunek osatutako diziplinarteko taldeetan. Hala, talde bakoitzean elkartuko dira bi ikasle Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko bigarren mailakoak eta 10 ikasle Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntza graduetako lehen mailakoak. Guztira, fakultateko 200 ikasle inguruk hartuko du parte jaialdian.
Bideoak izan beharko dira hezkuntzari buruzkoa eta hiru minutuko iraupenekoak; baina, jorratu beharreko gai zehatza ez da jakingo bezperara arte. Izan ere, lehiaketaren xedea da bideoak epe labur batean egitea, rally erara. Horregatik, aurkezten diren bideoak lehiaketa honetarako propioa eginda daudela ziurtatzeko, antolatzaileek emango dituzte, gaiarekin batera, hiru hitz gako derrigorrez txertatu beharrekoak bideoetan.
EDIT Educational Video Challenge egitasmoan parte hartuko dute, beste batzuen artean, Finlandia, Austria, Alemania eta Eskoziako unibertsitate ikasleek.
Jaialdia aurkezteko, pasa den urrian, Austriako Univeristy of Education Upper Austria unibertsitateko Christian Kogler irakaslea etorri zen bisitan Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera. Austriako unibertsitate horretatik koordinatzen da EDIT Educational Video Challenge jaialdia.
Iturria:monmdragon.edu