Inicio de sesión

PostHeaderIcon Huheziko ikasleek Ezagutzera nator! saioa estreinatuko dute Goiena telebistan.

Huheziko ikasleek Ezagutzera nator! saioa estreinatuko dute gaur, eguena, Goiena telebistan. 22:00etan izango da emisioa. Gaurko saioa Aramaiori eskainitakoa izango da. Josu Urrestarazu aurkezlea Juanito Saizarrekin, Lierni Altunarekin, Mikel Bengoarekin eta eskolako ikasleekin egongo da.

Saioaren ekoizlea Mondragon Unibertsitatea da. Bailarako herriak erakutsiko dizkigute Huheziko ikasleek; lehenengo hau Aramaiori eskainitakoa izango da. Hala, Aramaioko hainbat herritarrekin, alkatearekin, eskolako irakasle eta ikasleekin... egongo da Josu Urrestarazu aurkezlea.

22:00etan izango da emanaldia, Goiena telebistan.

Iturria:goiena.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg