Inicio de sesión

PostHeaderIcon Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikus-entzuneko Komunikazioko ikasleek irabazi dituzte Kameratoia bideo lehiaketako lau sarietik hiru.

Inoizko arrakasta lortu dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek: irabazi dituzte Kameratoia bideo lehiaketaren lau sarietatik hiru! Topagunea Elkarteak antolatzen du Kameratoi lehiaketa Durangoko Azokako Irudienea atalaren barruan. 

Aurtengo edizioaren gaia izan da "Oihaneko legea". 

2016 edizioko palmaresean, fakultateko ikasleen zerrenda:
  • 1. Saria: Unai Portilla, Haizea Azpilikueta, Egoitz Diaz, Ane Zuazubiskar, Leire Zarate, Irati Vergara eta Eneko Zuberogoitia (Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 2. mailakoak).
  • 2. Saria: Julia Blasco, Mercedes del Ama, Maider Donoso, Jone Serrador Ihana Iriondo, Mikel Carrillo eta Uxue Botas (Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 1. mailakoak).
  • Publikoaren saria: Irati Gonzalez eta Naroa Inza (kus-entzunezko Komunikazioa graduko 2. mailakoak).

 

 

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg