Inicio de sesión

PostHeaderIcon KIMU BERRI PROIEKTU BERRITZAILEEN ERAKUSKETA

Kulturaten izango da erakusketa, irailaren 21etik 25era. Esposizioaren helburuetako bat da ekintzailetasuna sustatzea, batez ere, aisialdia, kirola eta gazteriaren arloetan.
Esposizioak helburu bikoitza dauka: Debagoieneko hainbat gaztek garatutako proiektu berritzaileak jendaurrean aurkeztea, eta ekintzailetasuna sustatzea, batez ere, aisialdia, kirola eta gazteriaren arloetan.

Erakusketa KulturAten izango da ikusgai, irailaren 21etik 25era. Baita Oñatiko ETEOn ere, urriaren 5etik 7era. Irailaren 21ean (asteazkena) inaugurazio egingo da:

  • 10:00etan erakustaldiaren inaugurazio ofizial
  • 10:20ean proiektuen aurkezpena
  • 12:30ean erakusketaren irekiera Kulturateko klaustroan

Kimu Berriko arduradunek honela definitzen dute proiektua: “Gazteria, Aisialdi eta Kirol gaietan Lehiakortasun Gune bat Sustatzea bilatzen du. Debagoiena eskualdeko ekonomiaren lehiakortasuna bultzatzeko helburuarekin, eta hori ekosistema berritzailea sustatuz, eduki sortzaile eta teknologiko handiko enpresa-jarduerak sortzea ekarriko lukeen ekosistema”.

Kimu Berriren asmoa da  “Lehiakortasun Gunea ereduan oinarritutako antolaketa-estrategia garatzea, lankidetza-sareen sustapenaren euskarri gisa, eta publiko-pribatuaren arteko lankidetza-eredu bat antolatu, eskualde-garapenerako estrategian konprometituriko eragileen partnership edo lankidetzan oinarritua”.

Kimu Berrin parte hartzen duten entitate eta erakundeak honako hauek dira:

• Debagoieneko Mankomunitatea (Garapen Ekonomikorako Eskualde Agentzia)
• ISEA S.Coop. (Mondragón Korporazioko Ingenieritza eta Zerbitzutako arloko enpresa eta garapen teknologiko gunea)
•  Mondragón Unibertsitatea (Mondragón Goi Eskola Politeknikoa eta Enpresagintza S.Coop.)
• SAIOLAN (Arrasateko CEI).
• ATHLON S.Coop. (Kirola eta osasunaren arloko zerbitzuko enpresa)

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg