Mankomuniteak prestakuntza tailerrak antolatu ditu uztailean.
Debagoieneko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ekintzaileei zuzendutako hainbat prestakuntza tailer antolatu dituzte uztailerako. Zehazki, aurki Debagoienean enpresa ekimen berri bat martxan jarri nahi dutenei eta autonomo edo mikroenpresa sortu berriei zuzendutako doako tailerrak dira. Interesatuek tailer batean edo gehiagotan hartu dezakete parte eta plazak mugatuak dira. Tailerretan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 943 79 30 90 telefono zenbakian, rgarcia@debagoiena.eus helbide elektronikora idatzita edo www.debagoiena.eus webgunean. Tailer guztiak goizeko 9:30etatik 13:30etara izango dira.
Lehenengo prestakuntza tailerra Betebehar fiskalak izango da uztailaren 6an, astelehena, eta bigarrena, ostera, Zelan erakarri eta leialdu nire bezeroa? izenekoa, uztailaren 10ean, egubakoitza. Bi tailer hauek gazteleraz izango diren bitartean, hurrengo biak, Finantzak mikroenpresentzat (uztailaren 13an, astelehena) eta Komunikazio bisuala (uztailaren 17an, egubakoitza), euskaraz izango dira.
“Informatizatu zure negozioa doako tresnekin” hitzaldia
Uztailaren 14an, martitzena, Informatizatu zure negozioa doako tresnekin hitzaldia izango da Garaia Enpresa Digitalean, SPRIk antolatuta, euskadi+innova ekimenaren barruan. Webgune honetan eman daiteke izena eta gainera, jardunaldiaren gaineko informazio zabalagoa aurkituko duzue. Hitzaldi honen helburua eremu profesionalean erabiltzeko sofware komertzialaren alternatiba errealak ezagutzea da eta sektore guztietako profesionalei eta bereziki doako sofwarearen aukera aprobetxatu nahi dituzten negozio eta enpresa txikiei zuzenduta dago.
Iturria: MONDRABERRI.com