Inicio de sesión

PostHeaderIcon Martxan da Gabonetako Robotika eta Programazio Kanpamendu Teknologikoa.

6 eta 14 urte arteko haurrei zuzendutako jardunaldiak burutuko dira Gabonetako oporraldian zehar Goi Eskola Politeknikoaren Garaiako eraikinean.

$titulo.getData()


Robotika eta Programazio Kanpamendu Teknologikoaren bederatzigarren edizioa egingo da Gabonetako oporraldian Mondragon Unibertsitatearen Garaiako egoitzan. Jardunaldiak Goi Eskola Politeknikoak antolatzen ditu CampTecnologiko eta Arizmendi Ikastolaren laguntzaz eta abenduaren 23tik urtarrilaren 3a bitartean programatuak daude. Lehen kanpamendua abenduaren 23tik 27ra izango da eta bigarrena abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra.

Robotika eta Programazio Kanpamendu Teknologikoa haziz doa edizioz edizio eta berriz ere aukera aparta izango da etxeko txikienak teknologia mundura batu daitezen. Tailer horien helburua teknologia bitarteko dibertigarri gisa, euren sorkuntza gaitasunetan sakontzea da. Horretarako, egunean bost orduko jardunaldiak egingo dira 9:00etatik 14:00ak arte.

Askotariko eskaintza

Kanpamenduko partaideek gai ezberdinei buruzko tailerretan parte hartu ahal izango dute, adinaren araberako banaketarekin. Kid&Tech tailerrek, LH1eko haurrei zuzenduak, 140 eurotako inskripzio prezioa dute eta gainontzekoek, LH2 eta DBH4 arteko publikoari zuzendutakoek, 165 eurotako prezioa. CampTecnologico-koan lehenago ibilitako ikasleek %10eko deskontua izango dute eta Mondragon Unibertsitateko langileen seme-alabek eta Arizmendi Ikastolako ikasleek %20ko deskontua, deskontu kode baten bidez lortu ahal izango dutena.

Iturria: mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg