Inicio de sesión

PostHeaderIcon Online egin dira Kimu Berri sarien banaketa eta Ikus-entzunezko Komunikaziokoen Gradu Bukaera Lanen aurkezpen ekitaldia.

Guztira, 15 Gradu Bukaera Lan aurkeztu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 4. mailako ikasleek; horietako hiru atzerrian egindakoak, Kenian, Guatemalan eta Chiapasen. Ekainaren 5ean, Gradu Bukerako Lanen (GBL) aurkezpena egin zituzten Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek. Gainera, urtero bezala, ekitaldia baliatu zuten aurkezpen onenen Kimu Berri sariak banatzeko. Aurten, koronabirusa dela eta, online egin da ekitaldia. Aurkezpen ekitaldiann talde bakoitzak, gehienez, bost minutu izan ditu euren proiektuaren gainean hitz egiteko eta prestatutako bideoa erakusteko. Aurkezpenaren forma librea izan da eta baliabide ezberdinak erabili dituzte: musika zuzenean, etxeko horman proiekzioak, antzezlanak eta baita zuzeneko errezeta azkar baten prestaketa ere (GBLean izandako osagarriak aipatuz). Honako ordezkariek osatu dute 2020 edizioko epaimahaia: Mikel Orobengoa Mondragon taldeko ISEAko zuzendaria eta Kimu Berri gazteen ekintzailetasunaren aldeko egitasmoaren sustatzailea, Koldo Azkoitia Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Ekonomikorako Agentziako arduraduna eta Unai Portilla Mondragon Unibertsitateko ordezkaria. Epaimahaikideek honako irizpideak izan dituzte kontuan sariak banatzerakoan: Aurkezpenaren argitasuna. Lanaren interesa ondo erakutsi ote den. Aurkezpenaren erakargarritasuna eta originaltasuna. Hizkuntzaren zuzentasuna (ahozkotasuna, idatzizko testuak…). Baliabideen egokitasuna. IRABAZLEAK 1. saria (Irudian) Gaztedy Rugby taldea (400€) Oihane Garcia Julen Puelles Begoña De Luis 2. saria Garabide (Guatemalan egindako GBLa) (350€) Uxue Botas Mercedes del Ama Nerea Elorza 3. saria Etxalde (300€) Gerardo Tomé Ander Apaolaza Alba Gonzalez Iturria: mondragon.edu

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg