Inicio de sesión

PostHeaderIcon Talentia orientazio programa aurkeztu da Aretxabaletako campusean.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikorako Sailak babesten duen Talentia izeneko orientazio programa aurkeztu zuten pasa den ostegunean, otsailak 13,  MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Aretxabaletan duen campusean.

 

Bizkaia:talent egitasmoaren barruan dagoen Talentia programa, bereziki dago zuzenduta laugarren mailako ikasle bizkaitarrei, eta Bizkaiko Diputazioaren batera, EAEko hiru unibertsitateak ari dira elkarlanean: Deustuko Unibertsitatearekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatea. Aurtengo aurkezpenarekin, MUko ikasleen aurrean egiten den hirugarren aldia izango da.

 

Talentia programaren helburua da gaitasun handiena duten hiru euskal unibertsitateetako ikasleak lan-mundura egoki sartzeko eta haien garapen profesionalerako orientatzea eta euren inguruneko zientzia, teknologia eta enpresen errealitatearekiko ikasleen loturan laguntzea.

 

Osteguneko ekitaldian parte hartu zuten Iban Jimenez bizkaia:talent-eko zuzendariak eta Jon Altuna MUko errektoreorde akademikoak.

 

590 (id: 5802642)Iban Jimenez bizkaia:talent-eko zuzendaria eta Jon Altuna MUko errektoreorde akademikoa hitzaldia ematen.

Iturria: MONDRABERRI.com

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg