Inicio de sesión

PostHeaderIcon Zabalik dago HAZILAN proiektuaren 8.edizioan izena emateko epea.

Debagoieneko Mankomunitateak sustatutako proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu. Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.

Proiektuaren 8.edizioa otsailaren 21ean hasiko da. Izena emateko epea otsailaren 17ra arte zabalik egongo da eta eskabide orria Debagoieneko Mankomunitateko web orrian edota bertaratuta jaso daiteke.

Hazilan proiektuak eskualdeko pertsona kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu eta bi fasetan banatzen da; hasteko, konpetentzia pertsonal eta profesionaletan trebatzeko, 80 orduko tailer batean partehartzen dute, eta

ondoren, eskualdeko enpresetan praktikak egiten dituzte, lan-merkatura hurbildu eta lan-esperientzia hartzeko helburuz. Partehartzeko honako baldintzak bete behar dira: 20-44 urte bitartean izatea, goi-mailako ikasketak amaituta

izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak) eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea. Langabe egotea ez da ezinbesteko baldintza izango.

Plazak mugatuak direnez, elkarrizketak burutuko dira otsailaren 17ra arte izena eman dutenekin, hautaketa egin eta otsailaren 21ean proiektua martxan hasteko. Ikasketa alorrean esperientzia gutxi duten pertsonek izango dute lehentasuna.

AURKEZPEN JARDUNALDIA

Proiektuaren berri emateko eta zalantzak argitzeko urtarrilaren 31an, ostiralean, goizeko 10:00etan aurkezpen jardunaldi bat antolatu du Mankomunitateak interesa duten guztiei zuzenduta. Jardunaldia Debagoieneko Mankomunitatean izango da (Nafarroa Etorbidea 17an, Arrasaten). Bertaratzeko asmoa izanez gero, deitu 943793090 telefonora edo e-mail bat idatzi hazilan@debagoiena.eus helbidera.

ENPRESENTZAT ERE ESKAERAK EGITEKO EPEA ZABALIK

Era berean, HAZILAN proiektuak unibertsitate-ikasketak edota Lanbide Heziketako goi mailako tituluak PRAKTIKETAN hartzeko aukera ematen die enpresei. Horretarako, enpresak bilatzen duen perfila zehaztu beharko du eskaera orrian.

Jadanik jarduera desberdineko 60 enpresa baino gehiagok baliatu dute aukera hau, pertsona kualifikatuak praktiken bitartez ezagutu eta enpresan txertatzeko.

EMAITZAK

2016an martxan jarri zenetik, 85 pertsonek partehartu dute; Praktikak partehartzaileen %70ak egin dituzte, eta horietatik %67ak lana aurkitu du. Erdia baino gehiago, praktikak egindako enpresan bertan geratzen da, eta gainontzekoak beste enpresa batzuetan aurkitzen du lana. Irailean hasitako azken edizioan, 20 pertsona ari dira partehartzen; 12 emakume eta 8 gizonezko. Horietatik 11 praktiketan daude, gaur egun, eskualdeko enpresa desberdinetan, eta beste bi aurki hasiko dira. Beste 4 pertsonek lana aurkitu dute, praktikak egin gabe.

Iturria: mondraberri.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg