Inicio de sesión

PostHeaderIcon June Lakaren “Kresala” filmak irabazi du Huhezinema 2020ko Sail Ofiziala.

Ane Miren Nafarrate eta Uxue Botas ikasleek jaso dute Mondragon Unibertsitateko ikasleen fikzioaren sari nagusia eta Pablo Anzak dokumentalarena. 2020·03·30 $titulo.getData() Inoizko harrera ona izan dut aurtengo Huhezinena Euskal Film Laburren Jaialdiak. Koronabirusak bultzatuta, aurtengo edizioa online eskaini dute Ikus-entzuneko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek eta publikaroaren aldetik, erantzun bikaina izan du proposamenak. Martxoaren 25, 26 eta 27an online eskainitako jaialdiak 1.500 ikusle baino gehiago bildu ditu. Guztira, 5.000 eurotik gora banatu dituzte saritan. Horrela geratu da “Horror History” izenpean egindako 13. edizioko palmaresa: SARIAK Sail Ofizialak 1. Goiena Saria Goiena Saria (Euskarazko film onenari): Kresala (June Laka). 2. MUko Ikasleen Saila Fikzio Onenaren Saria: Tua (Ane Miren Nafarrate eta Uxue Botas). Dokumental Onenaren Saria: Bizilagun (Pablo Anza). Sariak Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta duen film laburra): El infierno (Raúl de la Fuente). Vertigo Saria (MUko ikasleak osatutako epaimahaia): Pepita (Iñaki Tena). Ikusleen Saria: Pepita (Iñaki Tena). La Horrorosa Saria (Fantasiazko edo beldurrezko film labur onena): Idoia (Mikel Carrillo). Argazki Onenaren Saria: Zuloan. Ikusleen Saria: Ihesi (Jon Lozano eta Marta Salvador). Kartelik onena: Lara Gonzalez. Iturria: mondragone.du

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg