Saioa hasi

PostHeaderIcon Autoenplegua sustatzeko saioak antolatu ditu Mankomunitateak

Mankomunitateko garapen agentziak autoenplegua sustatzeko tailerrak antolatu ditu, krisi garaian autoenpleguak eskaintzen dituen irtenbideak ezagutzera emateko asmoarekin. Honez gain ekintzaile berrientzat eta enpresa txikientzat ere tailerrak izango dira.

PostHeaderIcon Langabeziak behera egin du abenduan, jaitsiera oso txikia izan bada ere.

bendua hilabete ona izan ohi da lana topatzeko. Eguberrietako kontsumoak lagunduta, behin behineko kontratuak egin ohi dira zerbitzuen alorrean, gehienbat. Eta, hori, igarri da langabezia tasan. Izan ere, joera orokorrari eutsiz, Debagoienean ere behera egin du-eta langabeziak azaroarekiko. Hala, azken hilabeteotako gorako joera aldatu egin da. Joan zen hilean baino70 langabe gutxiago zeuden abenduan Debagoienean. Orotara, 3.631 langabe zeuden (%12,18).

PostHeaderIcon Debagoienak ere erakutsiko du bere eskaintza Fiturren

Gaur, eguaztena, hasi eta domekara arte izango da Madrileko azoka eta Debagoienak Euskadiren 1.000 metro karratuko erakustokian izango du bere txokoa.

Gaur, eguaztena, hasi eta domekara arte zabalik izango ditu ateak Fitur turismo azokak Madrilen. Eta hantxe, Debagoienak ere izango du bere txokoa, Euskadiko standean, hain justu ere.

PostHeaderIcon Enpresak sortzeko ikastaroa eskainiko dute Debagoieneko Mankomunitatean

Egungo testuinguru ekonomikoan ekintzaile-zaletasuna ezinbestekotzat jotzen dute adituek krisitik irteteko, hori dela-eta, enpresak sortzeko ikastaroa antolatu dute Debagoieneko Mankomunitatean.  Bultz-Lan enpresak antolatuta, ikastaro honek 58 orduko iraupena izango du, eta urtarrilaren 23tik otsailaren 9ra luzatuko da.  Klaseak Mankomunitateko lokaletan eskainiko dira, Nafarroa etorbideko hamazazpigarren zenbakian, goizeko 9:30ak eta eguerdiko 13:30k bitartean. 

PostHeaderIcon 2.873 langabetu izan dira guztira Debagoienean urrian

Dagoeneko, pasadan hilabeteko langabezi datuak eman ditu aditzera Lan Ministerioak.  Debagoienari dagokionez, datuak ez dira hain txarrak, iraileko datuekin alderatuta. Aurtengo urriaren amaieran, 2.873 langabetu izan dira guztira. Horrek esan nahi du, iraileko datuekin konparatuta, 31 langabetu gutxiago izan direla.

Herriz herri

PostHeaderIcon Langabeziak gora egin du irailean Debagoienan

Pasadan irailean, 18 langabetu gehitu zituzten Lanbideko zerrendetan, abuztuarekin alderatuta. Guztira 2.904 pertsona egon dira lan barik iraila osoan zehar. Datu honek, %9,37a suposatzen du. Abuztuan berriz, 2.886 herritar geratu ziren lan barik, %9,31a hain zuzen ere.

«  

May

  »
M T W T F S S
 
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
 
 
Add to calendar