Saioa hasi

PostHeaderIcon Arizmendik estatu espainiarreko First Lego League finalerako txartela lortu du.

22 gazte talde nor baino nor aritu dira Mondragon Unibertsitateko lehiaketan. Talde irabazlea bermeoarra izan da. Arizmendiko irakasleak baieztatu digu lorpen hau “lan askoren emaitza” dela.

Innobasque eta Mondragon Unibertsitateak antolatuta, gaur goizean eta eguerdian First Lego Leaguen kanporaketa bat jokatu da Arrasaten. Goizean irekiera ekitaldia egin da.

Beste bi kanporaketak Bilbon eta Donostian izan dira, eta Arrasatekoan 22 neska-mutil talde aritu dira. Horietatik bi Arizmendi Ikastolakoak.

Talde hauetako batek, Ikerlanek lagundutakoa (Ikerlan Eguzki Lore izenekoa) txapeldunordea izatea lortu du, eta ondorioz estatu mailako finalean izango da, Tenerifen, martxoaren 28 eta 29an.

Arrasateko kanporaketan Bermeoko Bihotz Sakratua ikastetxeko Bermibot taldea izan da garaile. Arizmendi Ikastolako talde honen irakasleak baieztatu digu lorpen hau “lan askoren emaitza” dela, besteak beste, “gaur hainbat orduz egindako lanarena”.

Guztira 350 ikaslek parte hartu dute Arrasateko kanporaketan, eta ondorengoak izan dira sarituak:

  • Scientia Saria (1. saria): Bermeoko Bihotz Sakratua Ikastetxeko Bermibot taldea
  • Innobasque Saria (2. saria): Arizmendi Ikastolako Ikerlan-Eguzkilore taldea
  • Ausolan Saria (baloreak saritzeko): Lorditronik talde familiarra
  • Ulma Saria (baloreak saritzeko): Gasteizko Urkide ikastetxeko Legokide taldea
  • Dragados Saria (berrikuntza proiektari): Portugaleteko Santa Maria ikastetxeko Edurobotic Argos taldea
  • Mondragon Saria (berrikuntza proiektuari): Portugaleteko Santa Maria ikastetxeko Edurobotics Halep taldea
  • Eusko Jaurlaritza Saria (robot diseinuari): Bastida Ikastetxe Publikoko Mundulaguna Bastida taldea
  • Fagor Saria (robot diseinuari): Portugaleteko Santa Maria ikastetxeko Edurobotic Argos taldea
  • Lego Education Robotix Saria (etorkizun oparako gazteei): Bastida Ikastetxe Publikoko Bidelaguna Bastida taldea
  • Mondragon Unibertsitatearen Saria (ekintzailetza saria): Gasteizko Urkide ikastetxeko Legokide 2 taldea

Zorionak guztiei!

Iturrria: mondraberri.eus

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg