GAZELA ENPRESEN LEHIAKETA ABIAN DA

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, Kimuberri foroaren ekimenez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Gazela Enpresen lehiaketa antolatu du. Lehenengo edizio honetan Mondragon Unibertsitateko ikasleek partehartuko dute, eta baliteke 15-16 ikasturtean zehar beste ikasle talde batzuetara lehiaketa hedatzea.
Lehiaketaren helburua da gazela bezala izendatutako enpresen jarduerak aztertzea, eta berauen negozio ereduak Debagoienera, edota bertako enpresetara egokitzea. Bukatzeko taldeek beraien proposamenak ekitaldi batean aurkeztu beharko dituzte.
IZEN-EMATEA: Irailaren 16tik 23ra. (Formularioa)
Lehiaketan partehartzeko dokumentazioa:
OINARRIAK (epeak, egin beharrekoa, sariak eta abar zehazten dituen dokumentua)
FITXA (Talde bakoitzak 2 fitxa landu beharko ditu urriaren 16rako, eta bakarra aurkeztuko du urriaren 29an)
Dokumentazio lagungarria:
Lanak urriaren 16rako bidali beharko dituzte e-mailez honako helbidera (kimuberrigazela@gmail.com). Eta urriaren 29an, burutuko den aurkezpen jardunaldian talde bakoitzak landutako proposamena partehartzaileen aurrean aurkeztuz bukatuko da lehiaketa. Jasotako fitxa guztiekin datu base bat sortuko da, Debagoieneko Mankomunitateko eta Kimuberriko web orrian kontsultatu ahal izango dena.